XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- 1985garren ekonomia-urterako, Autonomia-Ertzainak Erresumaren xahupenei dagokienetan 6.411,60 miloe pesetaren balioa izango duela jotzen da, bertako kide-zenbatekoa aurreko ekonomia-urtekoa bera denetik abiatuz.

Horren gostea aldatzea ekar dezan zenbatekoaren nahiz egitekoen aldetatikako ezein aldakuntzak, Foru-Diputazioen gain uzteko, Ekonomia eta Herriogasun-Ministeritzaren onarpena eta itundutako 87.885,74 miloe pesetako behin-behingo Kupoan ordaina izatea beharrezko izango ditu.

5.- Erresumarentzako Behin-behingo Kupoak 87.885,74 miloe pesetakoa izan, eta Ekonomia-Itunean ohartemandako Arabako Kondaira-Lurraldearentzako ordainak behin-behingorakoan 1690 miloe peseta jotzen dutela adieraztea.

6- Dirubideen Euskal Kontseiluaren iritziz, esandako ihardutze-era hori 1985garreneko ekonomia-urterako ez bestetarako indarra emanaz onartzeko 27/1983 Legeak ohartematen dituen egoera-zernolakoak gertatzen direla adieraztea.

7.- Abenduaren 25eko 27/1983 Legearen 29garren atalak dion Lege-Egitasmoaren zati diren aurrean jarritako erabakiez gainera, Kontseiluak, dituen ahalmenez baliatuz, beste honako gai hauei buruzko erabakiak hartu ditu:

a) Diruegitamuetako I eta II Atalburuen hazkundearen antzematezko mailak, (28.1 atalaren azkena). B-Eraskina

b) Herri-diruegitamu eta kontaduritza-moduarekiko arauak (15.2 atala). C-Eraskina.

c) Zorpentzearen antolakidekuntzari buruzko arauak (27.4 eta 5 atala) D-Eraskina.

d) Autonomia-Estatutoaren 41.2 atalak dioenaren arauerako antolakidekuntza, zerga-erabidetza eta elkarlanari buruzko Arauen salo bat egiteko, Jaurlaritzako hiru kidek eta Foru-Diputazio bakoitzeko batek osatutako Askotariko Batzorde bat sortaraztea erabakitzen da.

Batzorde honen egitekoa Lege-Egitasmoaren idazkeraren salo bat aurkeztea izango da, Legebiltzarrera bidali baino lehen Jaurlaritzak azter dezan.

I ERASKINA

Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 20garren Atalak dionez banatu beharreko eskuarteen banakuntza egiteko banakuntzaren gai diren Euskal Herriko Foru-Diputazioen eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Agizko Dirueskuraketak

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen (aurrerantzean K.L.L.) 2Ogarren Atalak honela dio:

1.- Aurreko 18garren Atalaren lehenengo zatiaren a) txatalaren gai diren Ekonomia-Itunearen eraentzatikako dirueskuraketak, Erresumari ordaindu beharreko kupoa kendu ondoren, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Koodaira-Lurraldeetako Foru-Ogasuntzen artean banatuko dira, azken hauek lehenengoari egin beharreko ekarketak Lege honetan jarritako arauen ariora zehazten direla.